Gobierno Vasco

Zeregina, Balioak, eta Ikuspegia


ZEREGINA

Miguel Altuna LHIIren zeregina hau da:

Kalitatezko irakaskuntza eskaintzea, eleanitza, eskola-elkarteak adostutako ideietan oinarritua eta ondorengo ideiei erantzuten diena:

  • Ikasleei, beraien gaitasuna eta beharren araberakoa, konpromiso pertsonala eta autonomia bultzatuz.
  • Enpresei eta gizarte-inguruneari. Bergarako zein gertuko herrietako langile eta langabeei, lanbide-prestakuntza areagotuz.

IKUSPEGIA

Ikastetxearen asmoak honakoak dira:

  • Ikasleen garapen pertsonala eta ikasketa maila hobetzea.
  • Langileen gaitasunak hobetzea.
  • Herri eta nazioarteko ikasketei zabalik egotea.
  • Hasierako, Etengabeko, Lanerako eta Bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari erantzutea.
  • Ikastetxea erreferente bihurtzea: bai proiektuengatik eta baita gune teknologiko atsegin eta ingurumenarekiko errespetuduna izateagatik ere.

BALIOAK

Gure jokabidea eta jarreren eredugarri izan daitezkeen balioak garatzea:

  • Elkarlana.
  • Tolerantzia eta lankidetza.
  • Barruko bezeroa zaintzea, hots: irakasle, ikasle eta gainontzeko langileak.
  • Egindako lanari esker ona agertzea.
  • Ekimen eta sormena transmititzea.
  • Elkarrekiko errespetua lantzea: ikasle-irakasle eta irakasle-ikasleen artekoa.
© maltuna
Telefonoa: 943762491 | Telefonoa: 943763840 | Fax: 943763841 | imaltuna@saremail.com