Gobierno Vasco

 

Xedeak- Helburuak:

Ikastetxearen eta enpresaren artean garatutako ikaskuntza-prozesu baten bidez, Lanbide Heziketako Teknikari- edo Goi-mailako Teknikari-titulua lortzeko aukera ematea.

 

Lanbide Heziketa berri bat enpresekin lankidetzan.

 

Ikaskuntza eta prestakuntza lan-kontratu baten edo beka baten bidez gauzatzen da.

Gazteak lan-merkatuan sartzea errazten du, kalitateko lanpostuak sustatuz.

INFORMAZIO GUZTIA ETA BEHARREZKO DOKUMENTAZIO GUZTIA biltzen duen gida zure esku: www.maiduala.com

Txandakako erregimeneko Lanbide Heziketa Dualaren abantailak:

ENPRESARENTZAKO:

* Langile kualifikatua, bere beharretara egokitua eta bere prozesuetan eta enpresa-kulturan ikasitakoa prestatzen du.

* Langileak aukeratu eta erakartzeko baliabide bat da.

* Enpresako belaunaldien errelebua errazten du.

Kontratu modalitateak pizgarri ekonomikoak aurreikusten ditu:

* Ehuneko 100erainoko murrizketa Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko enpresa-kuotetan.

* LANBIDEren konpentsatzeko diru-laguntza.

 

GIZARTEARENTZAKO:

* Produktibitatea eta enpleguaren hobekuntza.

* Ikasleen prestakuntzaren hobekuntza, enpresekin lankidetzan.

 

IKASLEENTZAKO:

* Benetako lan-egoeretan ikasten du, urtebeteko gutxieneko lan-esperientzia lortuz.

* Egindako lanaldiari dagokion ordainsaria jasotzen du, kontratuaren edo hitzarmenaren arabera.

* Enplegagarritasuna hobetzen du.

* Gizarte Segurantzan kotizatuz hasten du bere lan-bizitza. 

 

 

 

© maltuna
Telefonoa: 943762491 | Telefonoa: 943763840 | Fax: 943763841 | imaltuna@saremail.com