Gobierno Vasco

tknika-MAI elkarlana


 

'

Tknika EAEko Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroa, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak bultzatutako zentroa da. Ardatz nagusitzat berrikuntza izanik, Tknikak EAEko lanbide-heziketa Europako abangoardian kokatzea lortzeko helburuz egiten du lan egunero.

Sare-lanaren bitartez eta lanbide-heziketako irakasleen inplikazioari esker, munduko eredurik aurreratuenak erreferentetzat dituen zentro honek teknologiaren, prestakuntzaren eta kudeaketaren eremuekin lotura duten berrikuntza-proiektuak garatzen ditu.
 

'

Tknika-MAI elkarlana 

'

Tknikaren jardunak irakasleon jarduna oinarri duenez, berrikuntzaren bidea garatzeko aukera bikaina eskainiz, Miguel Altuna Institutuko irakasleok parte hartze zuzena izan dugu bertan garatutako hainbat proiektutan zentroak egindako ibilbidean zehar.

© maltuna
Telefonoa: 943762491 | Telefonoa: 943763840 | Fax: 943763841 | imaltuna@saremail.com