Gobierno Vasco

 

TKgune

LHko ikastetxeek osatzen dugun sareak zure eskuetan jartzen dugu bere azpiegitura guztia eta metatu dugun jakintza.

 

ZERTARAKO?

TKgunek bere zerbitzu bokazioa dela eta, ETE industrialen errealitateari egokitutako babes teknikoa, erremintak, froga bankuak, metodologiak, prestakuntza eta laguntza eskaintzen ditu, enpresa hauen behar eta arazoen ezagupen zuzenaren bidez, beraien lehiakortasuna handitzeko.

TKguneren eskaintza EAEko ETE guztiei zuendua dago. 

  

ZERGATIK TKgune?

Testuinguru ekonomikoan, herrialde eta eskualdeen berrikuntza gaitasunen eta giza garapen eta garapen ekonomikoaren artean korrelazio positibo bat dago.

Garai bateko arrakasta faktoreak (koste eta produkzio eraginkortasun abantailak) ez dute etorkizuneko arrakasta bermatzen. Berrikuntza sustatzea, jakintza sortzeko ahalmena indartzea eta azken hau balio handiagoko produktu eta zerbitzu bihurtzea izango da lehiarako abantailen sorburua.

 

 TKgune ETE industrialen Teknologia Transferentzia eta Lehiakortasun eta Garapen Sare gisa sortzen da teknologiaren inplementazio eta hobekuntzarako, prestakuntza aurreratua eta zerbitzu teknikoak barneratzen dituen eskaintza espezializatu bat garatuz.

 

I+G+b eremuko proiektuei balio erantsia ematen dien eta ETE-en prozesu eta produktu nagusien berrikuntza eta etengabeko hobekuntzarako dinamikak garatzen ditu, eta balio erantsi handia duten merkatu berrietara sartzea ahalbidetuko die.

TKgune lau alor estrategikotan egituratu da: Fabrikazioa, Tren-Industria, Automozioa eta Energia.

 

ZER ESKAINTZEN DIZU TKgunek?

 

Hemen KATALOGOA.

 

 


© maltuna
Telefonoa: 943762491 | Telefonoa: 943763840 | Fax: 943763841 | imaltuna@saremail.com