Gobierno Vasco

Proiektu Europarrak

 

Berrikuntzarako Proiektu Europarren esparrura emandako jauziak, urrats kualitatibo garrantzitsua inplikatu zuen 2008an lehenengo proiektua onartu zigutenetik, Europako herrialde ezberdinetako adituekin elkarlanean jarduteko aukera errealitate bihurtuz. Ordurarte gure ikastetxeak europa mailan egindako lana ikasleak europan zehar mugitzera mugatzen zen. Gaur egun ikasle onenek atzerrian praktikak egiteko aukera izaten jarraitzen dute, 1998tik aurrera promozio ezberdinetako ikasle ugarik baliatu izan dutelarik aukera Lanerako Formazio garaian. Berrikuntza proiektu hauetan berriz irakasleak dira lana garatzen dutenak.  

'

Zein onura ekartzen ditu era honetako proiektu batek? 

'

Alde batetik noski, proiektuetan hasiera batean planteatutako helburuak betetzeak berak, onura garbiak ekartzen dizkie proiektuko bazkideei; bestetik lan egiteko modu edo ohitura ezberdinak dituzten entitate eta langileen jarduna gertu gertutik bizi eta ezagutzeko aukera dago, euren ezagutzetara bidea zabalduz; eta azkenik, etorkizunean proiektu edo ekimen berrietan bazkideetako zenbaitekin lan egiteko askotan sortzen den aukera bera, elkarlanak bazkideak asebetetzen dituenean behintzat.

Orainarte garatutako proiektu nagusiak Leonardo da Vinci programaren barruan, Berrikuntzaren Transferentzia bezala ezagutzen diren motakoak izan dira. Honako bi proiektuak:

'

 

 

Gaur egun honako proiektu hauetan ari gara

 

 

  • ° KNOW3DTECH proiektua (2012-2014) - 18 hilabeteko iraupenaz.

 

'

Zer da Leonardo da Vinci Programa?

 

Leonardo da Vinci Europar Batasunak hezkuntza eta lanbide heziketa mailan espazio europear bat bultzatzeko sortutako programa da. Bere helburu nagusiak honako hauek dira:

o       Norbanakoen ahalmenak eta konpetentziak hobetu, batez ere gazteenak, hastapeneko lanbide heziketan, lan mundura barneratzeko unea errazteari begira. 
o       Etengabeko lanbide formazioaren kalitatea hobetzea, era berean bizitzan zeharreko ahalmenak eta konpetentzien lorpena erraztuz. 
o       Enpresen konpetibitatea hobetzeari begira lanbide heziketak berrikuntza prozesuari egin diezaiokeen ekarpena bultza eta indartzea, lanbide berrien aukerei ere eraginez.
Leonardo programak honako proiektu motak ditu bere baitan:
o        Mugikortasuna.
o        Berrikuntzaren Trasferentzirako Proiektu Multilaterala.
o        Hizkuntza konpetentziak.
o        Nazioarteko sareak.

 


© maltuna
Telefonoa: 943762491 | Telefonoa: 943763840 | Fax: 943763841 | imaltuna@saremail.com