| | MAIATZ SIMULFORM proiektu europarraMaiatz Simulform proiektua,2008ko urrian hasita, bi urteko epean Miguel Altuna Institutuak beste bost bazkiderekin batera garatu duen proiektu europarrak hartu duen izena da. Proiektua Leonardo da Vinci programak babestuta garatu da, Espainian agentziak duen OAPEE erakundearen ardurapean, eta Hotzeko Estanpazioko espezialitatearen barruan elementu finitu bidezko simulazio softwareen erabilpena Lanbide Heziketara egokitzea izan du helburu, Miguel Altuna Institutuak sustatzaile papera jokatu duelarik bertan. Zer da Leonardo da Vinci Programa?
Leonardo da Vinci Europar Batasunak hezkuntza eta lanbide heziketa mailan espazio europear bat bultzatzeko sortutako programa da. Bere helburu nagusiak honako hauek dira: o Norbanakoen ahalmenak eta konpetentziak hobetu, batez ere gazteenak, hastapeneko lanbide heziketan, lan mundura barneratzeko unea errazteari begira. o Etengabeko lanbide formazioaren kalitatea hobetzea, era berean bizitzan zeharreko ahalmenak eta konpetentzien lorpena erraztuz. o Enpresen konpetibitatea hobetzeari begira lanbide heziketak berrikuntza prozesuari egin diezaiokeen ekarpena bultza eta indartzea, lanbide berrien aukerei ere eraginez. Leonardo programak honako proiektu motak ditu bere baitan: o Mugikortasuna. o Berrikuntzaren Trasferentzirako Proiektu Multilaterala. o Hizkuntza konpetentziak. o Nazioarteko sareak. MAIATZ SIMULFORM proiektuaren jomugak MAIATZ SIMULFORM izeneko gure proiektua, Berrikuntzaren Trasferentzirako Proiektu Multilateral motako proiektua izan da, lanbide heziketan kalitatea eta berrikuntzaren garapena eta trasferentziara bideratutako nazioarteko proiektua baita. Gainera proiektuak lanbide heziketan informazio eta komunikazioaren teknologia berriak (TIC) erabiliz egin du aurrera, pilotu proiektuen filosofiarekin bat eginez. MAIATZ SIMULFORM proiektuak Berrikuntzaren trasferentzia izan du helburu, Hotzeko Estanpazioko piezen fabrikazio sekuentziaren eta honi dagokion erreminta sortaren diseinurako 3D zenbakizko simulazioa darabilten softwareen erabilpena Lanbide Heziketara zabalduz. Proiektua aurrera eramateko garaian, simulazioaren erabilpenean adituak diren sozioak izan ditugu lankide, software hauei industri aplikazioetarako etekin maximoa ateratzen trebatutako Italia, Danimarka eta Frantziako Unibertsitate eta Zentro Teknologikoetako teknikari hauen ezagutzak berme bikaina izan direlarik egindako lana garatzeko. MAIATZ SIMULFORMeko bazkideak MAIATZ SIMULFORM proiektua 4 nazionalitate ezberdineko 6 bazkidek osatzen dugu. Hona hemen bazkideak: o MAI - MIGUEL ALTUNA INSTITUTUA Goi-mailako Lanbide Heziketako Berariazko Institutua (Bergara): Bigarren Hezkuntza tekniko eta profesionala – Bazkide koordinatzaile eskatzailea (CO-APP) / www.imaltuna.com o ITURBROK (Iruñea): Teknologia berritako proiektuen aholkularitza – Bazkide koordinatzailea (CO-APP) / www.iturbrok.com o CEMEF – Centre de Mise en Forme des Materiaux (FRANTZIA): Zientzi ikerketa eta garapenerako zentroa – Bazkidea (PA) / http://www.cemef.mines-paristech.fr/ o DIMEG - Universitá di Padova (ITALIA): DIMEG Padovako Unibertsitatean Mekanika eta Kudeaketara bideratutako Berrikuntza Saila – Bazkidea (PA) / http://www.dimeg.unipd.it o IPU (DANIMARKA): Ikerketa zentroa - Bazkidea (PA) / http://www.ipu.dk Proiektuaren emaitzak Esan bezala proiektua 2010 urte bukaeran itxi berri dugu. Balorazioa egiten hasita, esan behar aurreikusitako helburu guztiak bete direla, emaitza aldetik guztiz emankorra izan delarik. Hona hemen emaitza azpimarragarrienak: o Emaitza nagusia “Hotzeko forjaketa prozesuen zenbakizko modelizaziorako eskuliburu oinarrizkoa eta aurreratua” izan da, formatu digitalean argitaratu den DVD batean aurkitu ahal direlarik emaitzak. Bertan PDF formatuan datorren eskuliburuaz gain, PPT aurkezpenak, bideo didaktikoak, konpetentzien garapena eta garatutako Benchmarking jarduerak eta ondorioak aurkitu daitezke, euskaraz, espainieraz eta ingelesez. o Bestalde, 2010eko uztailaren 6an Bergarako Miguel Altuna Institutuan Jardunaldi Tekniko bat antolatu zen proiektuaren harira “FEM simulazioa Hotzeko Estanpazioan” izenburupean. Bertan proiektuko teknikariek proiekturako garatutako edukien nondik norakoak azaldu zituzten, besteak beste, simulazioak egoki gauzatze aldera parametro ezberdinen garrantziaz mintzatuz, erabiltzaile mota bakoitzak simulazioetan aldagai ezberdinekin zein puntutaraino sakondu beharko lukeen azalduz, Benchmarking lanen nondik norakoak eta ondorioak azalduz. Jardunaldi arrakastatsua izan zen, hotzeko estanpazioari eta MAIATZ proiektuari lotutako enpresari, teknikari eta eragile ugari bertaratu zelarik. o Azkenik, landutako materiala erabilgarri jartzeko balio izan zuten zenbait formazio ekintza burutu ziren: alde batetik Hobetuz barruan MAIn eskainitako elementu finitu bidezko Forge softwarean oinarritutako simulazio ikastaroa, eta J.P. Olivier frantziarrak Valencia eta A Coruñako unibertsitatean eskainitako ikastaroak bestaldetik, materialari erabilgarritasuna ematen hasiz, era beran sortutako edukien egokitasunaren inguruan balorazio bat egiteko balio izan zutelarik ikastaroek. www.maiatzsimulform.net Proiektuari buruzko xehetasun gehiago jakiteko, www.maiatzsimulform.net web orrira jo. |