MAI mugikorrean
Ondorengo orritik Miguel Altuna Institutuari buruzko informazioa jaitsi ahal izango duzu zure mugikorrera.

Horretarako MUGIKORRAREN MARKA eta APLIKAZIOAREN HIZKUNTZA hautatu beharko dituzu.
Hona hemen aplikazioa bluetooth bidez zure mugikorrera jaisteko instrukzioak. Beste moduren batean aplikazioa kargatu ahal izateko zure mugikorreko eskuliburuan izango dituzu argibideak:
- Hautatu zure mugikorraren marka. Zerrendan agertzen ez bada "otros" aukeran egin klik.
- Hautatu zein hizkuntza erabili nahi duzun, eta bitan nahi izanez gero, "multilanguage" aukera.
- Deskargatu ".jar" fitxategia zure ordenagailura, bertan gordez.
- Fitxategia jaitsita duzularik, ordenagailuaren sistemaren arabera egin beharrekoa:
* Windows-ekin: Fitxategi gainean klik eginda, eskubiko botoia sakatu. "Bluetooth dispositibora bidali" agindua hautatu. Topatu ezazu zure mugikorra ordenagailua dispositibo bila dabilenean, aplikazioa zure mugikorrean jasoz.
* Mac-ekin: Bluetooth ikonoa topatu goi-eskubiko menuan, eta hautatu "fitxategia bidali" aukera. Topatu ".jar" fitxategia zure ordenagailuan, eta zure mugikorrera bidali.
JAITSI HEMENDIK APLIKAZIOA
---------
BA AL DAKIZU MUGIKORRAREN BIDEZ HAINBAT EGOERA DESEROSOTATIK IRTEN ZAITEZKEELA? EMAN BISTAZO BAT HONAKO PDFari...
MUGIKORREN_AUKERAK_erd