Gobierno Vasco

 

LHL Lanbide Heziketaren Lagunak

 

 

LHL Lanbide Heziketaren Lagunak Miguel Altuna LHIIrekin batera lan egiten duen irabazi asmorik gabeko elkartea da.

 

Urte hauetan zehar LHL Lanbide Heziketaren Lagunak gestio hauetan aritu da:

 

* Lanbideko lan eskaintzetan altak ematen interesdunei.

 

* Berriztapenak eta aldaketak Lanbiden.

 

Elkarrizketa pertsonalizatuak egiten.

 

* Lan egoerari buruzko informazioa eta orientazioa eskaintzen.

 

* Lan eskaintzen inguruko informazioa eta orientazioa eskaintzen.

 

* Pertsona bakoitzari bere gaitasun eta interesak zehazten laguntzen, ondoren bere kurrikulumean ahalik eta egokien isladatu daitezen.

 

* Horretaz gain, Bizikasi, Etengabeko Ikaskuntzako bitartekaritza zerbitzua ere bertan daukagu 2006tik. Zerbitzu honen bidez Debagoieneko formazio eskaintzaren informazioa eskuragarriago dugu, gune bakar batean bilduz ( http://www.bizikasi.com/) eta eskualdeko hainbat erakunderekin elkarlanean hainbat ekintza antolatuaz.

 

 

Norengana zuzentzen garen?:

 

 

* Langabetuak.

 

* Lan baldintzak hobetu edo lanez aldatu nahi dituzten langileak.

 

* Lan munduan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonak.

 

* Gizarte bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonak.

 

* Orokorrean, lan egiteko adina duen eta enplegua modu aktiboan bilatzen duen edonor.

 

 

Eskaintzen dugun zerbitzua:

 

 

* Eskualdeko eta inguruko eskualdeetako Lanbideren Enplegurako Orientazio eta Kolokazio bulegoekin zuzeneko eta gertuko harramana.

 

* Pertsona bakoitzari arreta pertsonalizatua eskainiko zaio, ondoren aipatzen diren ekintzen bidez:

 

o   Elkarrizketa baten edo batzuen bidez dituen beharrak identifikatuz.

 

o   Eskura dituen baliabide desberdinen informazioa emanaz.

 

o  Aholkuak emango dira ikusirik inguruko lan merkatua eta formazioari buruzko egoera nola dagoen.

 

o  Beharrezkoa den kasuetan kurrikuluma egiten lagunduko zaio, enplegua bilatzeko bide desberdinak azalduko, web interesgarriak, lan-poltsa desberdinak, etab.

 

Informazio gehiago: 943 76 70 49 edo lhl@imaltuna.com

© maltuna
Telefonoa: 943762491 | Telefonoa: 943763840 | Fax: 943763841 | imaltuna@saremail.com