| | Lan poltsaBerrikuntzak lan poltsaren funtzionamenduan Ikasleei eta enpresei zerbitzu hobea emateko helburuarekin Miguel Altunak lan-poltsa modu berri batean kudeatuko du aurrerantzean: www.lanpoltsa.com webgunearen bidez hain zuzen. Lan bila dabilen pertsona bakoitzari alta emango zaio sisteman eta bestalde, enpresek ere sarbidea izango dute sistemara, behar duten perfilarekin bat datozen pertsonen curriculumak kontsultatu ahal ditzaten. Honek, datuak eguneratuta izatea ahalbidetzen du, era berean langile/lan topatze prozesua erraztuz. Sistema barruan ibili ahal izateko alta emanda egon behar duzu, pasahitz pertsonalizatua emango zaizularik. Dagoeneko pasahitz petsonala baldin baduzu, webguneara jotzeko moduan zaude. Aurrera beraz: www.lanpoltsa.com Pasahitzik ez baduzu, MAIko LAN POLTSAKO arduradunak jarriko dizu martxan. Sisteman parte hartzeko baldintzak Helburua Miguel Altuna Institutuko ikasle direnei eta ikasle ohiei lan munduan sartzen erraztea eta egun duten lan egoera hobetzen laguntzea. Bete beharreko baldintzak Miguel Altuna Institutuko lan poltsan sartu ahal izateko hurrengo baldintza betetzea beharrezkoa da: Miguel Altunan, Erdi edo Goi mailako hezkuntza zikloren bat bukatu izana. Miguel Altunan, LH I edo LH II bukatu izana. Izen ematea Izena emateko honako pausoak jarraitu behar dira: Lan poltsaren arduradunekin kontaktatu. Arduradunak adieraziko dio interesatuari zein den beharrezko dokumentazioa. (E-mailez kontaktatzen baduzu, adierazi bertan burututako ikasketak, izen-abizenak eta NAN zenbakia). Ondoren, zatoz MAIra lan poltsako arduradunari kurrikuluma ekartzera. Hortik aurrera, interesatuaren ardura izango da bere lan arloko aldaketen berri ematea, lan poltsa ahalik eta eguneratuen edukitzea posible izateko. Erabiltzaile kontua eta pasahitza badituzu, zure Curriculum Vitae-a eguneratzea posible izango dezu. Arduraduna: Joxu Arana Non: Ibargarai kalea 1, 20.570 Bergara Arreta pertsonalerako ordutegia Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:30etara. Tfno.: 943 76 70 49 E-mail: info@lanpoltsa.com
|