DESKRIBAPENA
Kosmodisea ziberespazioan barna egiten den bidaia da. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarteko Departamenduaren ekimena da.
Informazioa eta Teknologia Berrietan oinarritutako joku interaktibo eta kooperatiboa da, taldeka partehartzen eta egiten ikasten dute ikasleak.
Bidaia idea-jasaren nebulosan hasiko da, eta lau planetan zehar jarraituko du. Planeta bakoitzean taldeak misio bat bete beharko du, misio hori lan praktiko bat izango da. Beraz, lau lan egin beharko dituzte, planeta bakoitzak duen komunikazio moduarekin zerikusia dutenak: grabazio bat, irudi bat, testu bat eta bideo bat. Emaitza horiek taldearen blogean argitaratuko dituzte. Egindako misio bakoitzarengatik puntuak jasoko dituzte, beste lehiakideek emanda, lehiaketan puntu gehien duenak irabazten duelarik.
HELBURUAK
Abentura honen bitartez, kultura ekintzailearen eta kultura digitalaren balioak sustatu nahi dira hezkuntza maila ez unibertsitarioetan. Ikasleek hainbat misio bete beharko dituzte.