Gobierno Vasco

Miguel Altuna, BERRIKUNTZAn murgilduta

2018/02/08

Josune Irazabalek, Miguel Altuna Lanbide Heziketako egungo zuzendari eta irakasle ohiak urte hauetan izandako garapena azaldu digu, Miguel Altuna berrikuntzaren zubi gisa irudikatuz.


Bideoa ikusteko, klikatu HEMEN.

Miguel Altunako ikasle eta langileak odol-emate saioan

2018/02/01

Gaur, otsailak 1, Miguel Altuna Lanbide Heziketan Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteari esker, odola emateko saioa izan dugu. Odol  emaile berriak aurkitzeko kanpaina honen barruan, oraingoan ere ez dute hutsik gure ikasle eta langileek.

Aurreko urteetan baino parte hartze txikiagoa izan den arren (29 pertsona gerturatu dira odola ematera, 27k eman ahal izan dute  eta hauetatik 10 izan dira lehen aldiz emaile gisa aurkeztu direnak), antolatzaileek zorionak eta eskerrak eman nahi dizkiete parte hartu duten guztiei.

Tokia dago "Diseinu mekanikoa 3D" ikastaroan

2018/02/01

Tokia dago "Diseinu mekanikoa 3D" ikastaroan, SOLID WORKS programa erabiltzen ikasteko aukera izango delarik. Ikastaro hau Lanbidek diruz-lagundua da.

Norentzat: Langile nahiz langabetuentzat.

Hasiera data: Otsailak 5.

Amaiera data: Martxoak 1.

Ordutegia: Astelehenetik ostegunera, 18:00etatik 21:00etara.

Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 70 49an edo ikastaroak@imaltuna.com helbidean.

LH DUALAaren aurkezpena 1.mailako ikasleei

2018/01/26

Pasa den urtarrilaren 25ean, Miguel Altuna Lanbide Heziketako aretoan aurkeztu zen Lanbide Heziketa DUALa. Hitzaldian 1.mailako ikasle guztiak egon ziren eta arreta handiz entzun zituzten LH DUALaren ezaugarriak.

Esan beharra dago, une honetan 44 ikasle ditugula DUAL ereduaz ikasketak lanarekin txandakatzen, eta horietako 42 ikasle, Goi-Mailako ziklo bat egiten ari direla. 

BALOREAK 4.0: Erantzukizun Sozial Korporatiboaren inguruko Master Class-a

2018/01/24

Baloreak 4.0 proiektua lantzen jarraitzen dugu eta gaur Goizperreko Mikel Irizarren, Erantzunkizun Sozial Korporatiboaren inguruko Master Class-a izan dugu. Plazerra!

Ezin da edukirik erakutzi beste istantzian paginazioa erabiltzen badago

Bizikasi: BITARTEKARITZA ZERBITZUA

Debagoieneko formazio eskaintzaren informazioa zure esku.

© maltuna
Telefonoa: 943762491 | Telefonoa: 943763840 | Fax: 943763841 | imaltuna@saremail.com