Gobierno Vasco

EuskoSkills lehiaketako Mekatronikan, Miguel Altunako Dani Martins eta Edurne Badillo irabazle

2018/03/08

Atzo, martxoak 7,  EuskoSkills 2018 olinpiadetako Mekatronika alorreko lehiaketan izan genuen Miguel Altunan. Bertan, Miguel Altunako Dani Martins eta Edurne Badillo, Armeria Eskola, Nikolas Larburu eta Repelegako lanbide heziketako zentruetako ikasleen aurka lehiatu ziren. Honela sailkatu ziren:

1. Miguel Altunako Dani eta Edurne.

2. Armeria Eskolako Ibon eta Nikolas.

3. Nicolas Larburuko Iñaki eta Asier.

4. Repelegako  Asier eta Aritz.

Lehiaketa hau irabazita, estatu mailan lehiatzeko txartela lortu dute.

Beraiei egin diegun elkarrizketa ikusi nahi? Klikatu HEMEN.

Zorionak Dani eta Edurne, lan bikaina!

EuskoSkills lehiaketako Kontrol Industrialean, Miguel Altunako Julen Urreta irabazle

2018/03/02

Atzo, martxoak 1, aurtengo LHko  EuskoSkills olinpiadetako Kontrol Industriala alorreko lehiaketan izan ginen Armeria Eskolan. 

Bertan, Armeria Eskolako  bi ikasle, Aner Astigarraga eta Andoni Intxausti eta  Miguel Altunako Julen Urreta, Automatizazio eta Robotika Industriala zikloko ikaslea lehiatu ziren. Froga desberdinei aurre egin eta lan bikaina egin ondoren, Julen Urreta izan zen irabazlea. Zorionak!

BERDINTASUNA lanbide industrialetan

2018/02/27

Maddi Elizburu eta Anaje Narbaiza, lanbide industrialei loturiko ikasketak egin zituzten Miguel Altuna Lanbide Heziektan eta beraien esperientzia kontatu digute ondorengo bideoan.

Genero berdintasuna lanbide industrialetan, lehen eta orain.

Bideoa ikusteko, klikatu hemen.

Lan-praktikak atzerrian egingo dituzte Erasmus+ programaren bidez

2018/02/22

Martxoa hasieran, Miguel Altunako Erdi-Mailako eta Goi-Mailako zikloetako 8 ikasle, Erasmus+ programaren eta Ikaslanek eskaintzen dituen beken bidez, beraien Lantokiko Prestakuntza Europar Batasuneko beste herrialde batzuetan egitera abiatuko dira: Poloniara, Italiara, Erresuma Batura eta Portugalera, hain zuzen ere. 

Zalantzarik ez dago aukera paregabea dutela esperientzia eta elkartruke honekin beraien kurrikuluma aberasteko eta baita, enpresa barruko zereginetan hobeto moldatzeko baliagarri izango zaien garapen pertsonal eta profesionalari loturiko gaitasunak lantzeko.

Langabetuei zuzenduriko "Fabrikazio aurreratua 4.0" ikastaroa

2018/02/21

Martxoan "Fabrikazio aurreratua 4.0: Periferikoen programazioa" ikastaroa hasiko da:

- Roboten programazioa.

- Ikusmen artifiziala.

- Sentsoreak.

- Metrologia.

Arratsaldez izango da eta hasiera data zehazteke dagoen arren, interesatuek izena emateko aukera dute (Lanbidek diru-lagunduriko ikastaroa da). Informazio guztia: 943 76 70 49 zenbakira deituz. AUKERA HAU GALDUKO DUZU?

Ezin da edukirik erakutzi beste istantzian paginazioa erabiltzen badago

Bizikasi: BITARTEKARITZA ZERBITZUA

Debagoieneko formazio eskaintzaren informazioa zure esku.

© maltuna
Telefonoa: 943762491 | Telefonoa: 943763840 | Fax: 943763841 | imaltuna@saremail.com