Gobierno Vasco

Berrikuntza proiektuen transferentzi saioa bigarren mailako ikasleekin

2018/02/19

Gaur, Miguel Altuna lantzen ari den Berrikuntza Proiektuei buruzko saioa izan dugu bigarren mailako ikasleekin. Bi helburu izan ditu saioak:

 1.- Ikastetxeko zenbait irakasleren Berrikuntza proiektuen berri izatea enpresetara joaten direnean teknologia hauen berri izateko (Alderantzizko ingenieritza, errealitate areagotua, etab.) .

2.- Goi-mailako ikasleek, ziklo amaierako Proiektu moduluari lotuta, proiektu baten egitura, atal garrantzitsuenak, etab. ezagutzea.

Asier Serrano idazle eta abeslariarekin solasean

2018/02/15

Gaurkoan, Miguel Altuna Lanbide Heziketako “idazleak ikastetxean” programaren barruan, Asier Serrano idazle eta abeslariaren solasaldia izan dugu. 

Poesigintzan eta kantagintzan ezaguna den eta 2017ko Euskadi Literatura  saridun sortzaile honek, musikagintzan eta liburugintzan izandako esperientzi eta gogoetekin batera, bere bizipenez hitz-egin digu. Solasaldian, bere lanari buruzko kritika egin du, gitarraz lagundurik lau abesti kantatu dizkigu eta saioa bukatzeko, bere amonari egindako kanta hunkigarriarekin borobildu du saioa.

Eskerrik asko ASIER!

Sistema domotikoetan sakontzen Dinitelekin

2018/02/15

Sistema domotikoak garatu eta merkaturatzen duen Dinitel enpresako teknikari baten bisita izan genuen atzo Miguel Altuna Lanbide Heziketan.

Teknikariak soluzio Domotiko desberdinak aurkeztu zizkien Instalazio Elektriko eta Automatikoak zikloko bigarren mailako ikasleei: Vivimat Lite, Vivimat Lite Video, Vivimat III,… Eskerrik asko!

Engendering STEM proiektu europarreko kideak Miguel Altunan

2018/02/14

Otsailaren 15 eta 16an, Engendering Stem lankidetza proiektu europarreko Eskozia eta Herbehereetako bazkideak Miguel Altunan izango ditugu.

Genero berdintasun eremuan, enpresa eta erakundeetan burutzen ari diren praktika onak partekatzea da proiektuaren helburua. Zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika arloetan (STEM) lanean diharduten enpresa txiki eta ertainei (ETE) bideratuta hain zuzen ere.

 

Guanajuatoko Enpresa Bazkundeetako ordezkarien bisita

2018/02/08

Tknikaren eskutik, gaur Mexikoko Guanajuato Estatuko Enpresa Bazkunde desberdinetako ordezkariak izan ditugu bisitan. "Mugarik Gabeko Formazioa" egitasmoari lotuta, Miguel Altunako LH eredua ezagutzeko aukera  izan dute.

Ezin da edukirik erakutzi beste istantzian paginazioa erabiltzen badago

Bizikasi: BITARTEKARITZA ZERBITZUA

Debagoieneko formazio eskaintzaren informazioa zure esku.

© maltuna
Telefonoa: 943762491 | Telefonoa: 943763840 | Fax: 943763841 | imaltuna@saremail.com