Gobierno Vasco

Goiaz!2018, Debagoieneko Lanbide Heziketaren azoka

2018/03/21

Dagoeneko hasi gara antolatzen Goiaz!2018 azoka. Debagoieneko Lanbide Heziketaren azoka hau, apirilaren 17 eta 18an, Arrasateko Kulturaten izango da.

Goienak prestatu duen SPOTa ikusi nahi? Klikatu hemen.

Etorriko zara?

Sarrera Frogako salbuespenen zerrenda

2018/03/19

Goi mailako SARBIDE PROBArako SALBUESPENEN ZERRENDA argitaratu da. Miguel Altuna LHIIko idazkaritzan dago zerrenda. 


Ikaslan Gipuzkoaren 25.urteurrena ospatzen ari gara

2018/03/16

Ikaslan Gipuzkoaren. Lanbide Heziketako Institutu Publikoen Elkartearen, 25. urteurrena ospatzen ari gara gu ere. Ospakizunen barruan hainbat ekintza egin dira eta bertan izan gara gu ere: Erakusketan, Ikaslanen III. kongresua, etab. 

Zorionak!

Bigarren mailako ikasleak lan praktiketara

2018/03/09

Egunotan hasiko dira Miguel Altuna LHIIko  bigarren mailako 68 ikasle beraien ikasketei loturiko lan-praktikak egiten Debagoiena eta inguruetako enpresetan (Erdi-Mailako zikloetako 26 ikasle atzo hasi ziren eta Goi-Mailako 42 ikasleak datorren astelehenean hasiko dira).

Hauetaz gain, 8 ikaslek Erresuma Batua, Portugal, Italia eta Polonian egingo dituzte Erasmus+ programaren bidez eta  ezin ditugu aipatu gabe utzi, LH DUALaren bidez beraien ikasketak ikastetxean eta enpresan txandakatzen ari diren 53 ikasleak.

Aurreko urteetan bezala, heziketa zikloa amaituko duten ikasle asko praktikak  egingo dituzten  edo LH DUALean aritu diren enpresan bertan lanean jarraitzeko aukera izango dute.

Bailarako neskak teknologiara hurbiltzeko gonbita

2018/03/08

Miguel Altunako emakume ingeniariok, bailarako neskak teknologiara hurbiltzeko gonbita luzatzen dugu!

Emakumearen presentzia eremu teknologikoetan oraindik gizonezkoena baino baxuagoa delako, inguruko ikastetxeetan mentore lanak egiteko prest gaude.

“Rol maskulinoak eta rol femeninoak ez datoz biologikoki zehaztuta; sozialki erakitzen dira” (Judith Butler).


Ezin da edukirik erakutzi beste istantzian paginazioa erabiltzen badago

Bizikasi: BITARTEKARITZA ZERBITZUA

Debagoieneko formazio eskaintzaren informazioa zure esku.

© maltuna
Telefonoa: 943762491 | Telefonoa: 943763840 | Fax: 943763841 | imaltuna@saremail.com