Gobierno Vasco

    

 

  

 

OHARRA:

Baliteke Internet Explorer erabilita web orriko atal batzuk ikusteko arazoak izatea. Mozilla Firefox edo Google Chrome nabigatzaileak erabiltzea gomendatzen dugu.

Barkatu eragozpenak.

 


 

IKASTAROEN ZERRENDA ikusi          

Jakiundeko bi kiderekin hitzaldi-solasaldia MAIn

2013/01/09

Datorren ostiralean, urtarrilak 11, goizeko 11:30etan Jakiundeko  bi kide etorriko Miguel Altunara hitzaldi-solasaldia eskaintzera: Mª del Carmen Mijangos eta Jose Maria Asua kimikariak izango dira.

 

Solasaldi honetan polimeroei, energia berriztagarriei eta plastikoei buruz jardungo dira eta ikasleek galdera- erantzun dinamika edo debate bat egiteko aukera izango dute, bi pertsona hauen ibilbidea ezagutzeaz gain ezagutzak elkartrukatzeko.

MAIko ikasle eta irakasleak Eslovakian EnTraiMo Proiektu Europearrarekin

2012/12/19

Miguel Altunako lau ikasle eta bi irakasle Eskovakian izan dira Entraimo Proiektu Europarraren bigarren meetingean.

 

Bertan, Europako beste bost herrialdeetako (Alemania, Suedia, Hungaria, Ingalaterra eta Eslovakia) ikasle-irakasleekin elkartu eta ikaskuntza estilo desberdinei buruzko ezagutzak jaso eta esperientziak partekatu dituzte.

  

 

MAIko ikasleak Elikagaien Bankuan parte hartzen

2012/12/19

Pasa den astelehenean, abenduaren 17an, MAIko mantenuko bigarren mailako bost ikaslek eta beste hiru bolondresek, Europako Elikagaien Bankuko elikagaiak banatzen parte hartu zuten.

 

Elikagai hauek, premia gehien duten pertsonen artean banatuko dira, hilabetero Bergarako Elikagaien Bankuak egiten duen banaketan.

 

 

Miguel Altunako Ikasleak odol-emate saioan

2012/12/14

Abenduaren 14an, Bergarako Miguel Altuna Institutuan Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteari esker, odola emateko saioa izan zen. Odol  emaile berriak aurkitzeko kanpaina honen barruan, oraingoan inoiz baino emaitza arrakastatsuagoak izan ziren.

MAIko ikasleek Confebask eta Eusko Jaurlaritzak emandako Lantokiko Prestakuntzaren Diplomak jaso dituzte

2012/11/22

Pasa den azaroaren 22an Miguel Altuna Institutuko hainbat ikasle Confebask eta Eusko Jaurlaritzak emandako Diplomak jasotzen izan ziren  Bilbon ospatutako ekitaldi publiko batean. Ekitaldian Etengabeko Ikaskuntza europar programaren 75 partaideekin batera, haien praktikak atzerriko herrialdetan egin zituztenak, parte-hartzea egiaztatzen duen diploma jaso zuten.

 

Bizikasi: BITARTEKARITZA ZERBITZUA

Debagoieneko formazio eskaintzaren informazioa zure esku.

© maltuna
Telefonoa: 943762491 | Telefonoa: 943763840 | Fax: 943763841 | imaltuna@saremail.com