Gobierno Vasco

    

 

  

 

OHARRA:

Baliteke Internet Explorer erabilita web orriko atal batzuk ikusteko arazoak izatea. Mozilla Firefox edo Google Chrome nabigatzaileak erabiltzea gomendatzen dugu.

Barkatu eragozpenak.

 

 

 

MAI  BARRUTIK ZERRENDA ikusi                  MAI KANPOTIK ZERRENDA ikusi

DBH eta Batxilergoko ikasleak MAI ezagutzen

2017/03/29

Egunotan, Debagoieneko hainbat ikastetxeren bisitak jasotzen ari gara MAIn. Ipintza Institutuko eta Mariaren Lagundia Ikastolako ikasleak etorri ziren aurreko egunetan, eta gaur, martxoaren 29an, Arizmendi ikastolako ikasleen bisita izango dugu.

DBHko edo batxilergoko ikasketak burutzen ari diren ikasle hauek, MAIko Heziketa Ziklo desberdinak, instalazioak eta ditugun prestakuntza metodologia desberdinak bertatik bertara ezagutzeaz gain, Lanbide Heziketak eskaintzen dituen aukerak ezagutzen dituzte.

MAIko ikasleek Lehen Sorospenei buruzko formazioa jaso dute

2017/03/29

Aurten ere MAIko lehenengo mailako ikasleek, eskaintza partzialekoek eta Lanbideko ikastaroa egiten ari diren ikasleek DYAko adituen eskutik Lehen Sorospeneko ikastaroa egiteko aukera izan dute.

3 orduko saioak izan dira eta bertan larrialdi kasu desberdinen aurrean nola jokatu eta zein pausu jarraitu behar diren ikasi dute.

VETriangle proiektu europarrarekin Alemaniako DUAL eredua ezagutzen

2017/03/23

Martxoaren 13tik 17ra bitartean, MAIko Joxu Arana eta Alberto Larrea irakasleak Alemaniako Hennef-en izan dira. 

MAI partaide den VETriangle (Erasmus+ programa) proiektu europarreko bilera izan dute Polonia, Turkia eta Lituaniako bazkideekin batera. Egonaldian zehar,  proiektuaren garapenean aurreikusitako lanak aurkezteaz gain, Alemaniako hezkuntza sisteman paper garrantzitsua duten eta lanbide heziketa DUALean protagonista diren eragile desberdinak ezagutzeko aukera izaten ari dira: BIBB Federal Institute for Vocational Education and Training, IHK Bonn/Rhein-Sieg Merkataritza eta Industria Ganbara eta GKN Sinter metals Bonn enpresa, besteak beste. 

Horretaz gain, bazkide bakoitzaren esperientzia eta funtzionamendua ezagutzen ari dira, eta aurrera begira egin beharreko lanak ere zehaztu dituzte.

GOIAZ! Lanbide Heziketaren Azoka

2017/03/17

Aurten, GOIAZ!, Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azoka, 2017ko apirilaren 26 eta 27an egingo da, Arrasateko Kulturateko klaustroan. 

GOIAZ! Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azokaren helburua da eskualdeko formazio-eskaintza guztia, eta batez ere Lanbide Heziketa ezagutzera ematea. Bertan partehartzen dute eskualdeko Lanbide Heziketako ikastetxeez gain, enpleguarekin, ekintzailetasunarekin eta orientazioarekin lotura duten eskualdeko erakunde gehienek ere.

Ikasle, langabe eta langileentzat antolatu dira ekintzak eta bisita gidatuak.

EGITARAUA

TEMSArekin elkarlanean proiektu berri bat martxan ipintzen

2017/03/17

Martxoaren 13tik 17ra bitartean MAIko ordezkari batzuk, TEMSArekin elkarlanean Louisvillen izan dira proiektu berri bat martxan ipintzeko asmoz. Bidaia aprobetxatuz,  Indianapoliseko “college” eta  enpresa desberdinak ezagutzeko aukera izan dute (Gateway, Ivy Tech Columbus, Ivy Trch Indianapolis,, Lafayet eta Valparaiso), besteak beste.

 

Bizikasi: BITARTEKARITZA ZERBITZUA

Debagoieneko formazio eskaintzaren informazioa zure esku.

© maltuna
Telefonoa: 943762491 | Telefonoa: 943763840 | Fax: 943763841 | imaltuna@saremail.com