Gobierno Vasco

Forjaketa prozesuen diseinua eta ekoizpena

 

SARRERA BALDINTZAK:

Espezializazioa egin ahal izateko, familia elektromekanikoaren barruko edozein ziklo egina izatea eskatzen da.

 

DESKRIPZIO OROKORRA:

Honakoa forjako sektorean espezializatutako teknikariak prestatzeko sortutako espezialitatea da.

Debagoiena eta mugakide diren eskualdeetan hotzeko nahiz beroko forjan diharduten enpresa ugari daude. Sektore honi zuzenduriko formazio espezifikoaren gabezia zela eta, 2005ean plan bat jarri zen martxan "Maiatz" izenpean, antzemandako hutsuneari aurre egiteko. Izan ere, hotzeko zein beroko forjak eboluzio teknologiko handia jasan du alderdi askotan. Ekoiztutako osagaien konplexutasunak, lortu beharreko espezifikazioek, erabiltzen diren ekipoen doikuntzak, prozesuen automatizazio mailak eta sektoreen eskakizunek langile kualifikazio handia derrigortzen dute. Planaren garapenean 2008an martxan jarritako Hotzeko Forjako Espezialitatea mugarri garrantzitsua izan zen.

Egungo espezializaziora itzuliz, 2016tik aurrera ekin diogu forjako espezializazioa bere osotasunean jorratzeari, gaur egun hotzekoekin batera, beroko edukietan sakontzen delarik baita.

Formazioa DUAL modalitatean garatzen da, hau da, "ikasi eta lan" formatuan, ikastetxe eta enpresako egonaldi jarduna bateratuz. Hau dela eta, gurekin zuzenki kolaboratzen duten enpresen eskutik babestutako formazio epe batez ari gara, kontratu edota beka egokituen bidez egiten dena.

 

EDUKIAK ETA INFORMAZIO GUZTIA: HEMEN.

 

© maltuna
Telefonoa: 943762491 | Telefonoa: 943763840 | Fax: 943763841 | imaltuna@saremail.com