Gobierno Vasco

Geurea zainduz 


Teknologia, kudeaketa eta metodologietan egindako bidea garrantzitsua bada ere, badira zenbait alderdi inondik ere alde batera ez genituzkeenak utzi nahi.

'

Plano horretan, ahalegin berezia egiten da euskararen presentzia ikastetxean mantendu eta hobetzen, ikasle eta langile taldeen profilak hala ahalbidetzen dutenean. Gaur egun esan daiteke ikasgaietan erabiltzen den euskarazko materiala geroz eta ugari eta kalitate hobekoa dela, baina horrek ez du esan nahi hobetzen jarraitu nahi ez denik, beti bait dago non hobetua. Horretan lagungarri dugu Euskal Normalkuntza Plana.

'

Arretaz zaintzen den beste puntu bat, ingurumenarena da. Geurea bezalako ikastetxe batean eguneroko eginkizunetan sortutako hondakinak era askotakoak dira. Erantzunkizunez jokatu beharra dugu ikasleek ohitura onak har ditzaten eguneroko jardunerako. Zentzu horretan lagungarri dugu Ekoscan ziurtagiriaren barruko dinamika.

© maltuna
Telefonoa: 943762491 | Telefonoa: 943763840 | Fax: 943763841 | imaltuna@saremail.com