Gobierno Vasco

Ekipamendua

 

Miguel Altuna Institutuan errekurtso multzo garrantzitsua darabilgu, bai makineria eta instrumentalari dagokionez, eta baita software eta aplikazio informatikoen ikuspuntutik.

Aurretik genuen tresneriari, azken bolada honetan iritsi berri diren punta puntako hainbat elementu gehitu zaizkie MAIATZen egondako apostuak inplikatu duen bultzadari esker. Esaterako, mekanika tailerrak eta  metrologia eta metalografia laborategia ongi horniturik ziren. Orain hobekuntzak egon dira, eta estanpazio tailerra sortu da. Guzti hau kontuan hartuz, potentzial handiko errekurtso multzoa dugula esateko moduan gara. Hona hemen aipagarrienak:  

Estanpazio Tailerra:

SACMA SP260 estanpatzeko makina, ondorengo ezaugarriak dituena:  

o         Ekoizpen maximoa minutuko: 275 pieza. 

o         Motore nagusiaren potentzia: 30 kW.

o         650 kN-eko Estanpazio indarra.

o         6 estazio progresibo. 1.a ebaketa + 5 matrize.

o         Ebaketa diametro maximoa: 10,5 mm.

o         Egozpen maximoa. Matrizeetan: 65 mm / Buteroletan: 20 mm

o         Ebaketa luzera maximoa: 85 mm.

 

 


- DIREGI AZK-20 hariztatzeko makina. Orrazi lauak dituena, eta utomatikoa. Torloju eta pieza berezientzako egokitua.

o    Abiadura: 80-250 p/min

o    Torlojuen diametroa: Min. 4 ÷ Max.12

o    Hari luzera: Min. 8 ÷ Max.102

o    Zuztarraren luzera maximoa: 150

o    Orrazien neurriak: 150´80´30 / 170´80´30

o    Potentzia: 22 kW

o    Gutxi Gora Beherako zama: 4800 kg 

 

 

 * * * * *

 

-  Honetaz gain estanpaziorako erremintak prestatu ahal izateko makina eta tresna ugari mekanika tailerretan erabilgarri ditugunak:MECAMAQ etxeko prentsa manuala erreminten muntaia eta doikuntza egiteko, era guztietako tornu eta fresagailuak, artezteko makinak, elektrohigadura bidezko makinak...

Metrologia eta metalografia laborategia:

- Mitutoyo etxeko Koordenatu Bidez Neurtzeko Makina bat, Crysta Apex modeloa hain zuzen, MCOSMOS 3 softwareduna, neurketa programagarri eta automatikoduna. 

Mitutoyo etxeko MCOSMOSeko Statpak estatistikarako softwarea.

- OLIMPUS GX51 Mikroskopio metalografiko inbertitua. 

- GALILEO ISOSCAN OD Vickers mikrodurometroa. 10g ÷ 10kg arteko Karga ahalmenduna. 

- GE General Electricen KRAUTHKRAMER USM 35X Ultrasoinu bidezko saikutza ez suntsikorretarako ekipoa. 

- Trakzio saikauntzetarako makina. 

Metalografiarako beharrezkoak diren osagarri sorta: laginen prentsa, leuntzeko makina, trontzatzeko makina, mikroskopio metalografiakoak ...

Mitutoyo markako Profil proiektagailua. Honetaz gain era guztietako neurgailuak: kalibre eta mikrometro bereziak, alexometroak, goniometroak, zentrokidetasun bankua...

FEA bidezko (Finite Element Analysis) Simulazio softwarea. TRANSVALOR etxeko FORGE softwarea hain zuzen.

 

 

 

© maltuna
Telefonoa: 943762491 | Telefonoa: 943763840 | Fax: 943763841 | imaltuna@saremail.com