Gobierno Vasco

BIZIKASI: Debagoieneko Bitartekotza Zerbitzua

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta Lanbide Heziketarako Sailburuordetzak Bizitza Osoan Zeharreko Ikaskuntza sustatzeko eta bultzatzeko helburuarekin sortutako zerbitzua da.

Ikaskuntza adin tarte bati mugatzen ez zaion etengabeko prozesua da, hau da, bizitzako garai guztietan garatzen dena. Ulertzen da Etengabeko Ikaskuntza honen barruan, araututa edo arautu gabeko heziketa ekintza bakoitzak pertsona modura garatzen gaituela. Horregatik, Bitartekaritza Zerbitzuak edozein ikaskuntzari buruz informatzen du:

*Ikaskuntza formala: Arauturik dauden eta egiaztagiri ofizial bat lortzeko egiten diren ikasketak: DBH, Lanbide Heziketa, unibertsitate ikasketak, ikasketa artistikoak, hizkuntza-eskola ofizialak,...

*Ikaskuntza ez formala: Lan-munduan txertatzeko edo lanpostuari hobeto egokitzeko ikaskuntza: Lanerakoa edo etengabekoa.

*Etengabeko ikaskuntza: Aisialdian edo ongizate pertsonala lortzeko egin ohi ditugun askotariko ikaskuntzak: Kirola, esku-lanak, terapiak, informazio-jarduerak,...

 

ESKAINTZEN DIREN ZERBITZUAK:

*Pertsonei informazioa eta aholkularitza eskaintzea, on-line, telefonoz edo aurrez aurre.

- Titulu akademikoei, profesionaltasun ziurtagiriei eta lan esperientziaren bidez gaitasuna egiaztatzeko egiturari buruzko informazioa eman.

- Ikaskuntza formalari eta ez-formalari buruzko zalantzak argitu.

- Gaurko eta geroko prestakuntza interesen azterketa, adierazpena eta zehaztapena.

- Prestakuntza nahiei eta beharrei erantzuna emango dion informazioaren  bilaketa.

 

*Debagoienko formazio eskaintza guztia zure esku ipintzen dizugu www.bizikasi.com orriaren bidez. Horretaz gain, EAEko formazio eskura izango duzu www.hiru.com/hirubila orrialdean.

 

  

*Etengabeko ikaskuntzako jarduera zehatzak sustatzea, diseinatzea eta garatzea, tokian edo eskualdean atzemandako beharrizanen arabera eta Debagoieneko eragileekin lankidetzan.

 

NORENTZAT DA:

Bitartekaritza Zerbitzua publikoa eta doakoa da. 16 urtetik gorako herritarrei ikaskuntza sustatzea duelarik helburu. Norberaren ibilbide pertsonalak edota profesionalak osatzen laguntzeko sortua da bere interesak eta gaitasunak kontuan hartuz.

Informazioa eskaintzen dugu eguneroko bizitzako testuinguru informaletako ikasketen gainean, pertsonala, familiarra, profesionala, etab.

 

BITARTEKARIA:

Bergara, Elgeta, Antzuola, Arrasate eta Oñatiko bitartekaria Miren Errasti da eta gurekin harremanetan jar zaitezke posta elektronikoaren bidez, telefonoz edo MAIra bertaratuz.

 

Helbidea: Ibargarai kalea 14, 20.570 Bergara.

Tel.: 943 76 93 94

Posta elektronikoa: info@bizikasi.com

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:30etara.

Facebook-en bidez ere jarraitu gaitzakezu.

© maltuna
Telefonoa: 943762491 | Telefonoa: 943763840 | Fax: 943763841 | imaltuna@saremail.com