Gobierno Vasco

Aurkezpena


 

2005 urtean MAIATZ izenez abiatu genuen Proiektua bere emaitzak emanez doa, pixkanaka. Emaitza horien ondorioz, Mekanika alorraren barruan espezialitate berri bat eskaintzen dugula esateko moduan gara: Hotzeko Estanpazioa.

MAIATZen sorrera

Esan bezala MAIATZ proeiktua 2005 urtean sortu zen. Bergaraldean Hotzeko Estanpazioko sektorean edota sektorearentzako diharduten enpresa ugari daude, eta hauetariko zenbait enpresarik behin baino gehiagotan izan omen zuten hizketagai Institutuko Zuzendaritzarekin Hotzeko Estanpazioa ikastetxean jorratzen hasi eta ikasgaien artean eskaintzearen komenigarritasuna. Gauzak honela, halako batean zuzendaritzak proposamen horiei kasu egin, eta gaiari serioski heltzea erabaki zuen.     

Proiektuaren abiapuntu nagusitzat 2005an egindako bilera bat jo daiteke, egun bultzatzaile eta kolaboratzaile diren enpresarien errepresentazioarekin batera, Eusko Jaurlaritzako Hezkutza Saila eta ikastetxeko Zuzendaritza eta Maiatzeko irakasleak elkartu ginelarik bertan.

Abiatze une horretan jada, MAIATZ proiektua sortu berria zen Tknika-ren asmo eta filosofiarekin bat zetorrela nabarmendu zen, MAIATZ Tknikako beste proiektuekin batera integratzea hobetsi zelarik. Tknika, Errenterian kokaturik dagoen Euskal Elkarte Autonomorako Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroa da. Beraz, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketaren Kontseilaritzak argi berdea eman zion proiektuari, hasiera batean ikasturte berrirako erabateko arduraldi edo dedikazioa izango zuten bi irakasleren liberazioa bideratuz. Aurrerago, liberazio gehiago eta beste hainbat urrats koalitatibo etorriko ziren.

MAIATZen bidea

Behin martxan jarririk, zereginak era guztietarikoak izan ziren, dena bait zegoen egiteko. Hasiera horretan bi izan ziren, batez ere, lehentasunak: batetik proiektuaren planifikazio egoki eta eraginkor bat finkatzea, eta bestetik, proiektura bideratutako Miguel Altuna Institutuko Mekanika alorreko irakasleak teknologia honen nondik norakoak ikasi eta bereganatzen hastea. Formazioa osatzen joateko bidean era guztietako ekimenak burutu ziren. Enpresa kolaboratzaileetan estanpatzeko makinetako lanen inguruko xehetasunak ikasiz egonaldiak egitea izan zen horietako bat. Horretaz gain, teknologia honi dagozkion arau teknologikoen zantzu garrantzitsuenen berri jasotzen joan gara: enpresetan jasotako azalpenen bidez; ikastaroak egiteko atzerrian dauden aukera urriak aprobetxatuz, eta topatu ahal izan ditugun beste zenbait kolaboratzaileren bidez.

Formatzea lehentasun izan zuen hasiera horren ondoren, urrats gehiago etorri ziren: irakaste prozesua garatu ahal izateko nahitaezkoak ditugun baliabide didaktikoen sormena (dokumentazioa, power pointak, bideoak e.a.), estanpazioa zentzu praktikoan garatzeko ezinbestekoa den ekipamenduaz hornitzen joatearena, eta emaitza errealen fasea, estanpazioa gure irakaspen eskaintzan integratuz.



MAIATZ gaur egun

Une honetan azpiegitura guztia martxan dagoeneko unera iritsiak gara. Formatzeko aukerak edota transferentzia errelitate bat dira, eta zenbait proiektu berriri heltzen ari gara, simulaziorako softwarren aukerak aztertzea helburu duen proiektuaren kasuan bezala. Urrats guzti hauek Hotzeko Estanpazioaren mundu interesgarria hobeto ezagutzea dute helburu, materiala konformatzeko garaian honek izango duen portaera hobeki ulertu eta aurrikusteko gai izan gaitezen.

 

© maltuna
Telefonoa: 943762491 | Telefonoa: 943763840 | Fax: 943763841 | imaltuna@saremail.com