Gobierno Vasco

Enpresa eta erakundeekin elkarlanean garatutako proiektuak

MAIATZ proiektuarekin emandako urratsaren ondoren,  Enpresetako eta Miguel Altuna Institutuko arduradunek garbi daukagu elkarlan dinamika hau lantzen jarraitu beharra dagoela, bidea eginez, eta haratago helduz.

Lanbide Heziketako ikastetxe bat ekipamentu aldetik ondo osatuta dagoenean, eta irakasleek ezagutza aldetik eguneratuta mantendu eta proiektu berritzaileetan lan egiteko predisposizioa agertzen dutenean, enpresetako teknikari eta langileek eguneroko lanak gain hartuta aurrera eraman ezin ditzaketen ikerketa lanak aurrera eramateko aukera zabaltzen da. 

Era honetan, proiektu interesgarri eta pisuzkoak topatuz gero, Erakundeen babesarekin batera, Lanbide Heziketako ikastetxeok joka dezakegun paper berri  eta aberasgarri bat agertzen da: Enpresa-Erakunde-Ikastetxe arteko proiektuak aurrera eramatearena.

Ildo honetan, dagoeneko zenbait proiektu aurkeztu eta landu izan ditugu. Hona hemen landutako gaiaren eta emaitzen inguruko informazioa.

ALUMIFORM proiektua 

ALUMIFORM proiektua, Aluminio aleazioen konformagarritasunaren azterketa eta FEM modelizazioa, DEBAGOIENEKO MANKOMUNITATEAK bultzatua da eta urte beteko iraupena du.

Proiektuaren estrategia nagusia aluminioen eta batez ere automozioko sektorean gehien erabiltzen diren aleazioen konformagarritasuna aztertzea eta behar diren entseiuak egitean datza, ikerketa FEM (Elementu Finitu Bidezko Modelizazio) softwareen bidezko azterketekin osatuz. Proiektoaren emaitzak hotzeko estanpazioko sektorean aplikatuko lirateke batez ere, erabilgarritasun aldetik aluminio mota egoki eta interesgarrienak identifikatuz eta euren portaeraren ezagutzan sakonduz.

Planteatzen den azterketa honetan enpresekin batera egingo da lan, piezekin frogak eginez, prozesu-erremintak diseinatzen, ebaluatu eta balidatzen. Enpresa eragileen parte hartze zuzena garrantzia izango du da azterketa prozesuan eta baita ondoren ere, ezagupenen transferentziaren zikloa osatu dadin.

Lan hau aurrera eramateko aurrez beste proiektu europar batean lantalde-kide izandako zentro teknologikoetara ere joko da (Frantziako CEMEF, Italiako DIMEG eta Danimarkako IPU aritu dira MAI eta Tknikarekin batera) eta ere berean, interes amankomunak direla eta kolaboratzaile berriak ere gehitu zaizkio,  MANFISA aluminiozko alanbroi hornitzailea kasu.

© maltuna
Telefono: 943762491 | Telefono: 943763840 | Fax: 943763841 | imaltuna@sarenet.es