Gobierno Vasco

VETriangle proiektu europarreko kideak Miguel Altuna Lanbide Heziketan

  • 2017/09/13 |

Aste honetan, VETriangle proiektu europarraren bidez, Polonia, Alemania, Turkia eta Lituaniako proiektu-kideak ditugu Miguel Altuna Lanbide Heziketan. 

 

Egitarauan aurreikusi bezala,  ikasketak eta lana txandakatzen dituen Miguel Altunako DUAL sistema ezagutzeaz gain, Lazpiur enpresa bisitatzen izan ziren atzo. Horretaz gain, ikas-ekinezko lanbide heziketari loturik Usurbilgo LH Institutua eta Tknika ezagutu dituzte  gaur. Amaitzeko, irailaren 14 eta 15ean Donostian ospatuko den “AURRERUNTZ” Lanbide Heziketako Nazioarteko Jardunaldietan parte hartuko dute.

© maltuna
Telefonoa: 943762491 | Telefonoa: 943763840 | Fax: 943763841 | imaltuna@saremail.com