| Etxenike eta Ugalde, etxean bezala Aste honetan, Abenduaren 13an, Etxenike eta Ugalderen bisita jaso dugu JAKIUNDE ordezkatuz, aurtengo ikasturtean abiarazitako Topaketak ekimenaren haritik. Bisitaren helburua eta xehetasunak zabalago, albistean jasotako azalpenetan. Helsinkiko "meeting" transnazionala
Miguel Altuna Institutuko hiru irakasle Helsinkin (Finlandia) izan ziren Azaroaren 17 eta 18an, COOP-PBLinVET proiektu europarraren hirugarren meeting transnazionalean. Bertan, sozio bakoitzak, proiektuaren egoeraren berri eman zuen eta aurrerantzean egingo diren lanen zerrenda osatu zen. MAIk urtarriletik aurrera, 2 PMn egingo ditu zenbait esperientzia pilotu, KPE softwarea erabiliz, proiektuen kudeaketan. Pariseko Marie Curie ikastetxeko Forja alorreko arduradunekin harremanetan
Tknika Forjako proiektuaren harira, proiektuko Miguel Altuna, eta Tolosaldeako irakasleak Pariseko Marie Curie ikastetxean egon berri gara. “Lycée Marie Curie Creil” ikastetxea erreferentzi garrantzitsua da forja munduan, bertan hemengo sisteman forjako goi mailako ziklo baten pareko izango litzatekeena irakasten baita. Egonaldian ikastetxeko Forja alorreko arduradunekin eta AFF Frantziako forja elkarteko koordinatzailearekin egon ginen, euren ikastetxearen eta bereziki forja alorrean lan egiteko moduaren inguruko xehetasunak ezagutuz.
Batzarra emankorra izan zen, etorkizunean elkarlanerako asmoa eta interesa agertu genuelarik denok.
Mugikor bidezko ikaskuntza, etorkizuneko hezkuntza?
Gailu mugikorren hedapena gero eta handiagoa izateaz gain, bizitzaren alderdi guztietan eragiten hasia da. Lehen komunikaziorako tresna huts zirenak poltsikoko ordenagailu bilakatu dira orain, eta horrek, telefonoen erabilera aukerak handitu ditu. Azken urteotan indarrez sartzen ari den kontzeptua da Mobile Learning, edo mugikor bidezko ikaskuntza Ikastaro honetan, Mobile Learning alorrean ematen ari diren aurrerapausoak eta sortzen ari diren aukera berriak aztertzen ari dira telefono mugikorretan zentratuta. Mobile Learning nazioartean indarrez sartzen ari den gaia izan arren Euskal Herrian oraindik ez dago nahikoa hedatuta. Hori dela eta, pasa den urriaren 17an, Gipuzkoako Bazkundearen Donostiako instalazioetan antolatutako jardunaldietara, Europako zein Euskal Herriko adituak gonbidatu zituzten. Aditu hauen artean, Miguel Altunako ordezkari bezala Joxu Arana izan zen eta baita, urteetan MAIko ikasketa buru izan den Pello Arrondo ere, ikasleen praktikaldien jarraipena mugikor bidez egiten aitzindariak izan baitziren. MAI NAZIOARTEAN
COOP-PBLinVET proiektuko bigarren biltzarra COOP-PBLinVET proiektu europarra dela eta Miguel Altunako irakasleak Alemaniako Bremen hirian izan ziren, bigarren meeting transnazionala burutzen. COOP-PBLinVET proiektuak Proiektu eta Arazoetan oinarritutako metodo didaktikoak aplikatuko dituen metodologia pedagogiko bat garatu, esperimentatu eta baieztatuko du, Lanbide Heziketako arlo Mekanikoan, lankidetza bidezko ikasketa tekniken laguntzaz. Tknikako forjako lantaldea alemaniako biltzarrean Tknikako Forjako lan taldea, Miguel Altuna, Tolosaldea eta Emilio Campuzanoko irakasleez osatua, Stuttgart-en izan da 2011ko maiatzaren 16tik 19ra ospatu diren bi ekintzetan, hala nola, Forjako teknologiako azken berrikuntzen jardunaldiak (16-tik 18ra) eta Hotzeko estapanpazioko batzarrean (maiatzaren 19an). Bertan, mundu osoko adituak aritu dira forja zein hotzeko estanpazioan azken bi urtetan zehar garatu dituzten proiektuak eta lortutako emaitzen ondorioak plazaratuz. Jardunaldiek hainbat informazio eta teknologiaren joeren berri izateko balio izan digute, era berean espezialitate honetako zenbait teknikarirekin harremanak sortzeko ere balio izan dutelarik. Adibidez, euskal herriko Tecnalia (Labein) zentru teknologikoarekin elkarlanerako harremanak lantzeko aukera zabaldu dugu, hauek ere bertan izan zirela baliatuz. Beraz, balorazioa oso positiboa, bertan jasotakoak teknologia honen egungo egoeraz eta etorkizunaz dugun ezagutzan sakontzen lagundu bait digu. SHELL ECO-MARATHON 2011 Shell Eco-marathon Europaren 27º edizioa maiatzaren 26 eta 28 an korritu zen Alemanian. Europako unibertsitate eta lanbide heziketako institutuetatik 3.000 ikasle eta irakasle parte hartu dute bertan. Lehiaketa honen helburua ,ahalik eta distantzia gehiena ahalik eta erregai gutxienarekin korrituko duen kotxe bat diseinatu eta egitea da. M. Altuna GBLHI eta Mendizabala GBLHI ko ikasle eta irakaslez osatutako GORBEA taldeak STROM automobilarekin Urban Concep hidrogeno pila mailan 10. postuan sailkatzea lortu du, diseinuko sailkapenean izendatua izan delarik ere.
MIGUEL ALTUNAKO IRAKASLEAK POLONIAN Miguel Altuna Institutuko irakasle talde bat Polonian izan da bertako enpresa batzuk bisitatzen. Heziketa Zikloetako ikasleak, Lan Praktikak atzerrian egiteko aukera dute Leonardo eta Erasmus programaren barruan eta hortarako atzerriko enpresekin harremanetan ipini behar dira. Bide batez bisita hau hango enpresetan dauden ikasle batzuk bisitatzeko aprobetxatu dute. | Artoa birrintzeko makinak MAItik Kongora Dagoeneko abian da Miguel Altunan beste ekimen berritzaile bat: ARTABURU EKIMENA. Eguberritako oporralditik bueltan, Miguel Altunako 2MEko ikasleei artoa birrintzeko makinak ekoizteari buruzko proiektua aurkeztu zaie. Ikasleek tailerrean egiten duten lana borobildu nahian eta etekin hobea ateratzeko asmoz... (+irakurri)
Martxan da DESIGNet (Industri Diseinua Sarean) proiektua Goi-mailako “Diseinua Fabrikazio mekanikoan” heziketa zikloa ikasten diharduten 9 ikastetxeko 114 ikasleren partaidetzarekin, martxan da DESIGNet. Proiektukideek diseinu lanak burutzen dituzte elkarlanean, 2D edota 3D softwareak, PBL edota IDEAL bezalako berrikuntza pedagogikoko tresnak erabiliz, eta bideokonferentzia, Skype, Google Docs, WebEx, Moodle eta sare sozialak bezalako hainbat tresna erabilgarri. Paraide garen ikastetxeon zerrenda honakoa da: Txorierri, Somorrostro, Maristak, Mondragon GEP, Miguel Altuna, La Salle Berrozpe, Diocesanas, Jesús Obrero eta IT Miranda. Etxe-Tar enpresak eta Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen Hetel elkarteak ere babesten dute proiektua. MAI berrikuntzen sarean
Sare sozialen bultzada errealitate bat denik ezin ukatu. Hori dela eta, Miguel Altunak garai berrietara moldatzeko asmoz, urritik Tuenti, Twitter eta Facebook-ean bere profilak sortu ditu, informazio, argazki eta iritziak zabaldu eta MAIko ikasleen arteko harremana sendotzeko asmoarekin. Tuentia sortu genuenean bertara gehitutako lagunen artean ONGI ETORRI ZOZKETA bat egitea erabaki genuen. Zozketan Saioa Rajado izan zen irabazle, La Perlarako sarrera bat irabaziz. Zorionak Saioa, eta besteok badakizue! Animatu eta hartu parte MAIko sare sozialetako ekintzetan, zorte on! LPko diplomen banaketa Euskalduna jauregian
Diploma eta sarien banaketa ekitaldia azaroaren 16an ospatu zen 600 pertsona baino gehiago bilduz, eta MAIko hainbat irakasle eta ikasle izan ginen bertan. Ekitaldian zehar gainera Bergarako Arcelor Mittal enpresak errekonozimendu sari bat jaso zuen. Urratsbat programaren aurkezpena
Urratsbat programaren barruan, urtero bezala, hilabete honetan zehar ordubetez norberan kontura lan egiteko sentsibilizatze eta motibatze hitzaldiak jaso dituzte bigarren mailako ikasleek, Debagoienako teknikari den Rakel Garciaren eskutik. bigarren mailako 75 ikaslek hartu dute parte, naiz erdi mailakoak, naiz goi mailakoak. Ikasle hauek laster sartuko dira lan munduan eta besteren kontura lan egitea normalena izango bada ere beste aukera bat badagoela erakutsi nahi izan zaie. Hitzaldi saioak bukatutzerakoan interesa azaldutako ikasleek, 16 orduko ikastaro bat egiteko aukera izango dute. Ikastaroa, Euskal Jaurlaritzak subentzionatzen du, eta parte hartzaileek oinarrizko bidegarritasun planak egiten ikasiko dute. Ikastaro amaieran ikasleren batek bere negozioa martxan jartzeko ideia gauzatzeko ideiarekin jarraitzen badu, Urratsbat programaren parte izateko izango luke, bere ideia martxan jartzeko ikastetxeko baliabideak eta ikastetxearen babesa edukiko lituzkeelarik.
Estatu mailan elkarlanean proiektuak burutzeko dirulaguntzen inguruko erabakia albisteDirulaguntza hauen inguruko prozesua aurtengo udaberrian jarri zuen martxan lehendabiziko aldiz Hezkuntza Ministerioak, eta Lanbide Heziketan berrikuntza aplikatua eta ezagutzaren transferentzia bultzatzea dute helburu. Hautatutako proiektuen inguruko informazioa BOEan argitaratu berri da. Hona hemen linka. Esan beharra dago Miguel Altuna Institutua zorioneko izan dela, partaide edo proiektu gidari gisa aurkeztutako proiektuek onespen maila altua izan dutelako. Honatx onartutako proiektuen artetik gure partaidetza dutenak: - ROBOTIZATUTAKO ZELULA - IKUSPEN ARTIFIZIALAREN APLIKAZIO PRAKTIKOA EGUNGO PROZESUEN KONTROLEAN - LH-N SPIN-OFF SORRERARAKO METODOA HONDAKIN PLASTIKOEN BERRESKURAPEN ETA APLIKAZIOEN AZTERKETAREN BIDEZ - MEKATRONIKA AURRERATUA - DESIGNET. INDUSTRI DISEINUA SAREAN - MECHANICAL DESIGN MANUFACTURING - SISTEMA MEKANIKOEN MUNTAI ETA MANTENURAKO PRAKTIKEN GARAPENERAKO PROTOTIPOAREN DISEINU ETA FABRIKAZIO PROIEKTUAREN TRANSFERENTZIA
Euskararen eguna ospatu genuen joan den ostiralean Euskararen nazioarteko eguna Abenduaren 3an ospatzen da. Aurtengoan larunbatean egokitu denez, ikastetxean egun bat aurreratu genuen egun esanguratsu honen inguruan antolatutako ekintza sorta. Goizean zehar egitarauak jasotako ekintzek irakasle eta ikasleon inplikazioa lortu zuten, gure hizkuntzaren egoeraren inguruko analisi eta hausnarketak eginez, ospakizunak modu umoretsuagoan jarraitu zuelarik ondoren losintxa lehiaketarekin. Egitaraua honakoa izan zen PDF egitaraua. Lehiaketak parte hartze ona izan zuen, irabazleak argazki honetan bilduz. MAIKO LAN POLTSA Ikasleei eta enpresei zerbitzu hobea emateko helburuarekin Miguel Altunak lan-poltsa modu berri batean kudeatuko du: www.lanpoltsa.com webgunearen bidez hain zuzen. Sistemak nola funtzionatzen duen MAIko LAN POLTSA delakoan azaltzen da. Lan bila dabilen pertsona bakoitzari alta eman eta bestalde, enpresei, pasahitz baten bidez, behar duten perfilarekin bat datozen pertsonen curriculumak eskuratzeko aukera ematen diegu. Honek, datuak eguneratuta izatea ahalbidetzen du eta gainera, zerbitzua bi aldeei ematen diegu: lan bila dabiltzanei eta enpresei. Azkenaldian, Institutua hasi da enpresen aldetik langile eskaera gehiago jasotzen, irailetik 79 eskaera jaso ditugularik. Krisiarekin, kualifikazio baxua zuten langile asko lanik gabe geratu dira eta enpresak kualifikazio handiagoko langileak nahiago dituzte orain. Hau honela izanik, garai aproposa oraingoa formatzen jarraitzeko! |