Gobierno Vasco

 

GOGOETA LANA (Eneritz Madariaga)

 

ETHAZI TEKNOPOLISen bideoa(EITB) 

 

ETHAZI IKASLEN ESPERIENTZIA bideoa  

 

ETHAZI. ENPRESEN IKUSPEGIA bideoa 


ETHAZI: Etekin Handiko Zikloak

 

2017-2018 ikasturtean Bergarako MIGUEL ALTUNA INSTITUTUAN ziklo guztiak eredu honen azpian landuko dira.

 

Ikaskuntza-eredu guztia ERRONKETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA KOLABORATIBOAREN inguruan antolatzen da, hori da elementu nagusia.

 

Egoera problematiko bat planteatzea, hori erronka bihurtzea, eta prozesu osoa emaitza bat lortu arte elementu hauetan antolatuta dago: ziklo bakoitzeko konpetentzia tekniko eta espezifikoetan, eta une honetan izaera estrategikoa duten zeharkako konpetentzietan, hala nola: autonomia ikaskuntzan, talde-lana, aparteko emaitzetarako orientazioa, etab.

 

Egoera problematikoak, kasu guztietan, taldetan konfiguratutako gela bati planteatzen zaizkio. Hor, lan-prozesuak aukera eman behar die ikasleei egoera erronka gisa bizitzeko eta, hortik, behar den ezagutza sortu behar dute, soluzio hoberenak proposa ditzaten.

 

Ereduaren planteamendua erronken bidez egiteko, beharrezkoa da ikaskuntzaren mekanikaren berrinterpretazio bat. Eredura gehien egokitzen den interpretazioa ikaskuntza bilakatze-prozesu gisa ulertzea da, non ikasleak diren haren arduradun. Erronketan oinarritutako ikaskuntzak agertoki bat eta une bat eskaintzen ditu, non ikasleek banaka eta taldean lanari ekiten dioten eta emaitza bat sortzen duten. Emaitza hori interpretatu egiten da, funtzionatu duena eta funtzionatu ez duena analizatzen da, eta erabakitzen da hurrengo erronkan zer egingo den desberdin, helburu nagusiagoetara hurbiltzeko.

 

Lan-proposamen hori ez dator bat egiturazko ereduarekin, orain arte ezagutu dugun bezala; ordutegiek, ebaluazioek, ikasgelaren konfigurazioak eta antzeko elementuek, egungo formatuan, baliozkoak izateari utzi diote eta berriz pentsatu eta berriz definitu behar dira.

   

EZAUGARRIAK.

   

 

© maltuna
Telefonoa: 943762491 | Telefonoa: 943763840 | Fax: 943763841 | imaltuna@saremail.com